2012/02/14

SAGARDOTEGIAK

Euskal herrian kultura haundia dago janariaren inguruan. kultura hau Espainako beste toki baino haundiagoa da. hemen, jendea elkartzen da hamaiketakoa egiteko, bazkaltzeko edo afaltzeko.
euskal herrian jatetxeak ez ezik beste toki desberdinak era badaude hau egiteko, famatuenak elkarteak dira eta, batez ere, sagardotegiak.
Sagardotegiak urte asko daramatzate lan egiten euskal Herrian, eta arrakasta haundia daukate espainako edozein lekutan. Kanpoko jendea etortzen da sagardotegiak ezagutzera.( kasu batzuetan )
arrakasta daukate zeren eta sagardotegiek euskal herriko kultura mantentzen dute, eta horrek gaur egun, kontsumu-gizarte honetan, jendeari kuriositatea eragiten dio.
arrakasta honen ondorioz, toki hauek urteekin aldatzen ari dira, eta orai, kasu batzuetan merkataritza produktu bat bihurtzen ari dira.
Lehen herrietako jendea joaten zen, eta orain autobusak, ehun pertsonarekin, joaten dira. Baina egia esanda bere xarma matentzen dute.
Euskal herrian sagardotegi asko daude, ia ia edozein herritan aurki daiteke sagardotegi bat.
Famatuenak agian gipuzkoan daude, batez ere Hernanin, Astigarragan edo urnietan. Herri hauetan, normalean, sagardotegiak oso haundiak dira, jende asko joaten da eta kasu askotan bere sagardoa supermerkatuetan saltzen dute. dena den, politenak, eta tradizioak mantentzen dituztenak, txikienak dira.
Sagardotegi txiki hauek normalki herri txikietan daude, esaterako; Ataunen, Zerainen edo abaltxisketan, eta oso onak dira.
Sagardotegi menua oso tradizionala da; bakailao-tortilla, bakailaloa piperrekin, haragia eta bukatzeko, gazta irasagarrekin eta intzaurrak barne dauzka.
Heuskal herrian hamabosten bat milioi litro sagardo egiten dira urtero. Astigarraga, Hernani eta Urnietako sagardotegiek egunean bi tona haragi kontsumitzen dute.
Normalean sagardotegiak bakarrik irekitzen dira hilabete batzuk, baina ohitura hori galtzen ari da. gaur egun sagardotegi handienak, lehen esan dudanak, urte osoa irekita daude.
Sagardotegiek gauza onak dauzkate; ez dira oso garestiak, janaria oso ona da eta oso tradizionalak dira.
Bestalde, asko edanez gero eta autoa gida behar baduzu arazo bat sor daiteke.
Niri sagardotegiak asko gustatzen zaizkit eta urtero joaten naiz nire lagunekin egun batzuk bazkaltzera edo afaltzera.





2012/02/13

ENERGIA NUKLEARRA

Energia nuklearra energia mota bat da energia atomikoa izenez ere ezaguna. Energia nuklearra jaio zenetik jendearen aotan egon da, beti eztabaida iturria da, zeren eta energia mota honek bere prozesuan, atomoren fisioan, indar haundia eragiten du.
energia nukleartrak erabilera asko dauzka, bai militarrak bai zibilak. militarrak armamentoa egiteko eta zibilak, zentral nuklearrak, energia sortzeko.
Lehen zentral nuklearrak 50 eko hamarkadan Errusian egin zuten, geroztik zentral asko agertu dira mundu osoan.
Orain dela urte batzuk, 22 urte zehatz mehatz, 1986 eko apirilaren 26an, Sobiet Batasuneko Txernobilen, mundukoa istripu nuklearrik larriena gertatu zen.
Zentraletik laugarren erreaktore nuklearrak eztanda egin zuen, gizakiaren erruagatik, eta 8 tona hondakin erradiaktibo kanpora bota zituen.
Eztanda hau Hirosimako bonba baino 10 aldiz baino indartsuagoa izan zen. Hodei toxikoa k munduan zehar jira bat eman zuen.
Istripu honetan milaka pertsona hil ziren eta, iturrien arabera, 4000 eta 93000 artean minbiziaren erruz, erradiazioagatik.
Gaur egun Txernobil eta bere bazterrak itxitak daude.
Istripua gertatu eta gero mundu osoan borroka bat sortu zen zentral nuklearren kontra.
Energia nuklearrak gizartearen garapenako eta ingurumenerako abantailak eta desabantailak dauzka. Abantaila nagusiena da elektrizitate asko sor dezakela, beste teknika desberdina baino gehiago. Ez da oso garestia eta istripuak agertzen ez badira, energia honek beste energiak, esaterako ikatz edo erragai fosilak erabiltzen dituztenek, baino kutsadura gutxiago eragiten du. Hau gertatzen da zeren eta dena ondo joanez gero kutsadura erradiaktiboa oso txikia da. Erradiaktibo neurri hauek biosferan normalak dira.
Arazoa zortzen da istripu larri bat agertzen denean, hau gertatuz gero arriskua oso haundia da eta gizakiaren bizitza arriskuan izan daiteke. Hauxe da zentral nuklearren arazo larriena.
Nire uste, gaur egun, gure gizarteak energia asko behar du bere beharrak asetzeko. Tresna asko dauzkagu eta tresna hauek kasu batzuetan, esate baterako, eskuko telefonoak, telebistak edo mikrohuin-labeak, osagai eradiaktiboak erabiltzen dituzte funtzionatzuko.
Hiriek energia asko behar dute funtzionatzuko eta, zoritzarrez, gaur egun ez dauzkagu beste teknikarik hainbeste energia ateratzeko. dena den, gero eta energia nuklear gutxiago erabiltzen dugu, zeren eta  beste tekina berriak erabiltzen ari gara eta arrisku gutxiago daukate. hau lurra zaintzeko bidea da.
Niri zentral nuklearrak ez zaizkit gustatzen arriskutsuak direlako. Agian, urte gutxi barru desagertuko dira, baino mementuz neurri gehiago jarri behar dugu hobeto kontrolatzeko eta istripuak saihesteko.





2012/02/06

NOIZ ALDE EGIN BEHAR DUTE SEME-ALABEK ETXETIK

Gaur egun gazteak gero eta beranduago joaten dira gurasoen etxetik. Espainako lanean ari diren 25 eta 30 urte bitarteko gazteen % 60 ez du oraindik etxetik hegaz egin.
Datu hauek oso gogorrak dira, baina zergatik gertataen ari da hau?
Orain dela urte batzuk gazteak bere gurasoen etxetik gaur baino lehenago joaten ziren, eta ez bakarrik hau, lahen gazteek urte gutxirekin seme-alabak zeuzkaten, orain gero eta beranduago.
Hau gertatzen arrazoia Espainaren ingurumenean bilatu behar dugu. Etxean hegaz egirea dirua edukitzearekin oso erlazionatuta dago.
Gaur egun, lan mundua oso gaizki dago crisiarekin. Gero eta lan gutxiago dago gizartean, gaur egun 5 milioi pertsona gutxi gora behera langebezian daude.
Gazteek ex daukate lanik, batzuk ikasten ari dira, eta ikastaroak bukatu eta gero ezin dute lan bat aurkitu; ondorioz, ez daukate dirurik, eta dirurik gabe oso zaia da etxe bat erostea.
Godoratu behar dugu gaur egun gauzak oso gareztiak direla, batez ere etxeak. Nahiz eta orain iruditzen den etxebizitzaren balorea jaitsi dela, bere balorea azken urteetan asko igo da, eta jendea, batez ere gazteak, ez dauka dirurik etxe bar erosteko.
Diruak, dirudi, arrazoi inportanteena gurasoen etxetik ez ateratzeko, baina beste arrazoi batzuk ere aurki ditzakegu.
Arrazoi bat izan daiteke gazteak oso ondo daudela bere gurasoen etxeetan. Hemen oso babestuta daude, eta ez da bearrezkoa dirua edukitzea. gainera, egia esanda, gurasoek dira kasu batzuetan seme-alabak etxetik joaterik nahi ez dutenak.
Bestalde, atzerrian, ohitura desberdin bat daukate. Han, esaterako europan,, gazteek Espainan baino lehenago joaten dira bere gurasoen etxetik. beste kultura bat daukate, han jendeak normaleanez du etxe bat erosten, baizik eta alokaitzen du.
Hemen espainian, eta Heuskal Herrian, honekin beste arazo bat sortzen du, zeren eta, gainera, ez daude etxe asko alokaitzeko.
Nik uste dut ez dela erraza gurasoen etxetik ateratzea, ata gaur egun zaiagoa dadiruagatik. Nire ustez, arestian esan dudan bezala, lana, eta ondorioz, dirua ez edukitzea arazo larrienetako bat da etxe bat erosteko. Baina arazo larriena da etxeak oso garestiak direla. Hau, eta lanaren arazoa, Gobernuak konpondu behar du gazteen bizitza errazagoa egiteko.