Euskal herrian kultura haundia dago janariaren inguruan. kultura hau Espainako beste toki baino haundiagoa da. hemen, jendea elkartzen da hamaiketakoa egiteko, bazkaltzeko edo afaltzeko.
euskal herrian jatetxeak ez ezik beste toki desberdinak era badaude hau egiteko, famatuenak elkarteak dira eta, batez ere, sagardotegiak.
Sagardotegiak urte asko daramatzate lan egiten euskal Herrian, eta arrakasta haundia daukate espainako edozein lekutan. Kanpoko jendea etortzen da sagardotegiak ezagutzera.( kasu batzuetan )
arrakasta daukate zeren eta sagardotegiek euskal herriko kultura mantentzen dute, eta horrek gaur egun, kontsumu-gizarte honetan, jendeari kuriositatea eragiten dio.
arrakasta honen ondorioz, toki hauek urteekin aldatzen ari dira, eta orai, kasu batzuetan merkataritza produktu bat bihurtzen ari dira.
Lehen herrietako jendea joaten zen, eta orain autobusak, ehun pertsonarekin, joaten dira. Baina egia esanda bere xarma matentzen dute.
Euskal herrian sagardotegi asko daude, ia ia edozein herritan aurki daiteke sagardotegi bat.
Famatuenak agian gipuzkoan daude, batez ere Hernanin, Astigarragan edo urnietan. Herri hauetan, normalean, sagardotegiak oso haundiak dira, jende asko joaten da eta kasu askotan bere sagardoa supermerkatuetan saltzen dute. dena den, politenak, eta tradizioak mantentzen dituztenak, txikienak dira.
Sagardotegi txiki hauek normalki herri txikietan daude, esaterako; Ataunen, Zerainen edo abaltxisketan, eta oso onak dira.
Sagardotegi menua oso tradizionala da; bakailao-tortilla, bakailaloa piperrekin, haragia eta bukatzeko, gazta irasagarrekin eta intzaurrak barne dauzka.
Heuskal herrian hamabosten bat milioi litro sagardo egiten dira urtero. Astigarraga, Hernani eta Urnietako sagardotegiek egunean bi tona haragi kontsumitzen dute.
Normalean sagardotegiak bakarrik irekitzen dira hilabete batzuk, baina ohitura hori galtzen ari da. gaur egun sagardotegi handienak, lehen esan dudanak, urte osoa irekita daude.
Sagardotegiek gauza onak dauzkate; ez dira oso garestiak, janaria oso ona da eta oso tradizionalak dira.
Bestalde, asko edanez gero eta autoa gida behar baduzu arazo bat sor daiteke.
Niri sagardotegiak asko gustatzen zaizkit eta urtero joaten naiz nire lagunekin egun batzuk bazkaltzera edo afaltzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario