Eguberri-Jaiak
Gaur egun, gure gizartean, Eguberri-jaien sentzua pixkanaka-pixkanaka galtzen ari da. Lehen, orain dela urte batzuk, jai hauek erlijio kutsua zeukaten, eta jendea garai hauetan oso pozik zegoen eta beste balore bat ematen zuten. dena den, gaur sentzasio hori galtzen ari da, eta Eguberriak, kasu askotan, merkataritza
produktu bat bihurtzen ari dira.
Jai hauek arestian esan dudan bezala, erlijiozkoak ziren, baina gaur egun gizarte modernoetan ez dira halakoak, hau gertatzen da zeren eta gizarteak gero eta sinesmen gutxiagokoak dira.Orain jendeak esaten du eguberri jaien asmoa dirua ateratzea dela. Egia da garai hauetan jendeak diru asko gastatzen dutela, batik bat janaria erosteko edo opariak erosteko.
Hala ere dena ez da txarra jai hauetan, bere gauza onak ere dauzkate, batez ere Eguberri jaietan, nagusiki egun berezietan, alegia, Gabon-gaua, Urtezahar-gaua, Eguberri eguna eta Errege eguna, senideak elkartzen dira bazkaltzeko, afaltzeko edo denbora elkarrekin pasatzeko.
Jaia hauek lanaren edo ikastaroen atseden bat hartzeko ondo daude ere edo obligaziotik deskonektatzeko.
Gainera, jaiak urteko azken hilabetean jarrita daude, abenduan, eta normalki jendea hilabete honetan nekatuta dago lan egiteaz.
Niri eguberri jaiak asko gustatzen zaizkit, ez zait inporta merkataritz produktu bat diren edo ez. Gustatzen zaizkit kaleetan jai giroa dagoelako, eta gehien gustatzen zaidana da nire senidekin egotea, eta nire ustez hau da jai hauetan ezaugarri, gure sendiarekin eta gure lagunekin egotea.
Gainera, Barnetegian ikasten, atseden hau oso ondo jarrita dago dekonektatzeko, batzuetan komenigarria da eta.
Bukatzeko esan behar dut jai hauek, gauza denek bezala, bere gauza onak eta bere gauza txarrak dauzkatela, baina uste dut gauza onak txarrak baino inportanteagoak direla, horregatik aurten, abenduan, berriro ospatuko dugu eguberria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario