2012/01/30

TXANGOA

Aste honetan, hilero bezala, barnetegian txango bat egin dugu. Kasu honetan marmelada egitera joatea tokatu zaigu.
Bederatzietan barnetegiko ateasn geratu ginen. kotxeak hartu eta gero itsasoko baserri batera joan ginen.
Goizean, egunero bezala, ormaiztegin eguraldia lainoarekin argitu zen, eta baserria iritsi ginenean ez genuen gauza asko ikusi. Atean basarriko jabea itxaroten zegoen.
Nire lehenengo irudipena izan zen baserria polita eta haundia zela.
Goiz horretan hotsa haundia egiten zuen baserritarrardun gela batera joan ginen. Gela honetan beroa egiten zuen. Han, gelan, dena prestatuta zegoen marmelada egiteko.
Aktibitatea aurkespen txiki batekin hasi zen. Xabierrek bere bizitza kontatu zigun.
Xabierrek, 20. urte daramatza itsasoko baserrian. Lehen, orain dela urte asko, beste baserri batean bizi zen beste pertsonekin, komuna bat bezala.
Komuna desagertu eta gero, berak, beste baserri batzuk ikusi zituen, eta azkenean, bere amari esker, baserri hau aurkitu zuenBaserriren izena aristizabal da.
Hau kontatutakoan sagarrak hartu genituen, 10 pertsona geunden, horregatik 6 kilo hartu genituen, eta bestalde azukrea botean prestatu genuen.
Pszatu bezain laster sagarrak zatitu genituen eta lapiko batean bota genituen. Lapikoa, tresna batekin sagarrak zanpatu genituen eta azrukearekin ( erdia bakarri) nahastu genuen. Hau eginda lapikoan sutan jarri genuen. sutan ordu bat eta hogeita hamar minutu egon behar zuen.
Bitartean guk hamaiketakoa jan genuen. Kalera joan eta eguzkia atera zen, mementu horretan lainoa desagertu zen eta baserriko ikusmira ikusi ahal izan genuen.
Hamaiketa bukatu eta gero gelara bueltatu ginen eta sagarrak tresna batean sartu genituen hobeto txikintzeko.
tresna honetan azala, eta gogoarrak ziren zatiak bastertuegin genituen. Hemendik pasta bat atera zen soberan zegoen azukrearekin berriro lapikora bota genuen. Han, sutan, beste hogei minuto utzi genuen.
Hau egin bitartean kalera joan ginen baserriko basterrak ikustera. Gero baserrira bueltatu ginen eta marmelada prestatuta zegoen.
Baserrian, pote batzuk hartuta, marmeladaz bete genituen eta bakoitzak pote bat hartu zuen etxera eramateko.
Xabi agertu genuen eta lazkaora bazkaltzeko bueltatu ginen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario